2012/05/03

Musika Eskolako matrikulazioa ikasle berrientzat

Hurrengo astean, matrikulazioa irekiko dugu ikasle berriak onartzeko. Maiatzaren 7-11 bitartean izango da epea eskaerak onartzeko, Bastero Kulturguneko harreran, 9:30-13:30 goizez eta 15:30-21:00 arratsaldez.

Aurten bonifikazio bereziak izango ditugu metalezko instrumentuetan: bonbardinoa, tronpa, tuba eta tronboia. Tresna hauek bultzada berezia behar dute eta lehenengo bi ikasturteetan %30eko hobari berezi hau aprobetxatzeko aukera izango duzue. Gainera, langabezian dauden pertsonek beste hobari mota bat izango dute: %70.

Bestalde, hurrengo ikasturteari begira, HELDUEN ABESBATZA sortuko dugu, 20-55 urte bitarteko pertsonentzat. Kantatzen gustatzen zaien pertsonei zuzenduta, ahots-teknika eta kantu korala lantzeko aukera paregabea.

Jakina gure betiko instrumentuen eskeintza

FLAUTA                    KLARINETEA                          SAXOA                     TRONPETA
PIANOA                    ORGANOA                              AKORDEOIA            BIOLINA
GITARRA                  GITARRA ELEKTRIKOA          BAXUA                     PERKUSIOA
KANTUA


Animatu zaitez eta informatu Bastero Kulturgunean. Matrikulazioa orria udal web-gunean aurkitu dezakezu

www.andoain.org

Edota informazioa eskatu telefonoz: 943 303540 / musikaeskola@andoain.org


No hay comentarios:

Publicar un comentario