Mostrando entradas con la etiqueta lehiaketak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta lehiaketak. Mostrar todas las entradas

2017/05/30

Sanjuanak 2017 kartel lehiaketa

SAN JUAN  JAIAK KARTEL LEHIAKETA 2017

IRABAZLEAK


Aurten ere Andoaingo udaleko kultura eta hezkuntza sailak San Juan Jaiak 2017 iragartzeko kartel lehiaketara lanak aurkezteko deialdia zabaldu zuen. Lehiaketa bi mailatan banatzen da, 12-16 urte bitarteko partaideentzat eta 17 urtetik gorakoentzat.

Epaimahaia bildu ondoren, hauek izan dira aurtengo irabazleak:

1. maila: 1. saria - 300€ - JUANAN LAZKANO AJAMIL - "Ikatza-Cabrón"
2. saria - 190€ - SERGIO VALLEJO PÉREZ - "Gau sorgindua"

2. mailan, epaimahaiak aurkeztutako lanak aztertu ondoren, ez zuen lehen saria jasotzeko adineko kalitatea ikusi, beraz, lehen saria hutsik deklaratu da.

2. maila: 2. saria - 90€ - MAIDER ARABAOLAZA "Su bizia berpizten"

Sari banaketa San Juan jaietan egingo da, ekainaren 23an, arratsaldeko 18:15etan, Urigain Etxean.

Lehiaketara aurkeztutako lanak ekainaren 16tik 26ra Urigain etxean egongo den erakusketan ikusgai egongo dira. 

Behekaldean ikus dezakezue Juanan Lazkano Ajamilek egindako kartela eta aurtengo Sanjuanetako egitarauetan ikusiko duguna.

2017/05/09

Booktuberboom lehiaketa






EAEko gaztetxoen artean ikus-entzunezkoen bidez irakurtzeko zaletasuna sustatzeko helburuarekin, mundu mailan sekulako arrakasta izan duen BOOKTUBE fenomenoa baliatuz, BOOKTUBERBOOM egitasmoa sortu dute EAEko Liburutegi Zerbitzuak eta Galtzagorri Elkarteak.
Egitasmoaren helburua EAEko BOOKTUBER PLATAFORMA sortzea da, EUSKAL BOOKTUBER KOMUNITATEAren lehen hazia landatzen hastea, hain zuzen. Horretarako, BOOKTUBERBOOM LEHIAKETA, EAEko I. booktuber lehiaketa antolatu dute; 2017an egingo da EAEko Liburutegi Sarearen bidez.

EAEko 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketa izango da eta parte hartzaileek euskarazko liburu bat irakurri eta horri buruzko booktube bat sortu beharko dute.







2015/04/24

Kartel lehiaketa

Sanjuanetako kartel lehiaketa 2015. Aurtengo jaietako kartel eta programaren azaleko irudia aukeratzeko lehiaketa martxan da. Animatu parte hartzera!!

Concurso de carteles para Sanjuanes 2015. Está en marcha el concurso para elegir la imagen del cartel y portada del programa de fiestas de este año. ¡¡Anímate a participar!!



2013/04/09

INAUTERIETAKO ARGAZKI LEHIAKETA CONCURSO FOTOGRAFIA CARNAVAL

2014. urteko Inauterietako kartel iragarlea eta programaren azala osatzeko DEIALDI berri bat zabaldu da.
Guztiok gogoratuko duzuen bezala,  Inauterietako argazki lehiaketaren oinarriak jaien egitarauarekin batera zabaldu genituen. Oinarrien zortzigarren puntuari jarraiki, deialdira aurkeztutako lanen artean saritua erabakitzeko epaimahaia bildu denean, eta honen iritziz lan gutxi aurkeztu direla ikusirik, ahalegin berri bat egin nahi da jendea animatzeko.
 Beraz, jendea animatzen dugu, norberaren argazki-albuman dauzkan argazkiak berrikustera eta bere egunean lehiaketara aurkeztu gabe  utzi zituzten horiek Bastero Kulturgunera ekartzera, maiatzaren 7 eta 8an.

Hemen dituzue oinarriak:
https://docs.google.com/file/d/0B8z0wFrYhjPKcUtCSFM4MWtQa1k/edit?usp=drive_web


Se abre una nueva CONVOCATORIA para elegir la foto que será cartel anunciador y portada del programa de los Carnavales de 2014.
Como recordaréis las bases del concurso figuraban en el folleto que recogía el programa de Carnavales. Atendiendo al punto octavo de las bases, cuando se reunió el tribunal para decidir el ganador entre los trabajos presentados, vieron que se presentaron pocos trabajos y decidió ampliar el plazo para dar otra oportunidad a que se presenten más trabajos.
Por tanto animamos a la gente a que revisen las fotos de carnaval que tienen en su álbum y las presenten en Bastero Kulturgunea los días 7 y 8 de mayo.

Os dejamos las bases:
https://docs.google.com/file/d/0B8z0wFrYhjPKcUtCSFM4MWtQa1k/edit?usp=drive_web

2011/04/06

Iñauterietako kartel irabazlea

Iñauteriak dagoeneko ahaztu xamarrak ditugu baina jaiak amaituta ere batzuk lanean aritu zarete jaietan zehar ateratako argazkiak moldatu eta iñauterietako argazki lehiaketan parte hartzeko. Hauxe da 2012ko iñauterietako karteletan ikusiko duzuen argazkia, eta 300€-ko saria jaso duen irabazlea, Pablo Gallego Rojo.

Ya casi nos hemos olvidado de los carnavales pero algunos de vosotros después de terminadas las fiestas habeís seguido trabando preparando las fotos para presentarlas en el concurso de fotos de carnaval. Sobre estas líneas teneís la foto ganadora, que es la vereís en los carteles anunciadores del carnaval del 2012, y el ganador de los 300 € de premio ha sido, Pablo Gallego Rojo