2013/08/28

Basterok 10 urte!!


2003ko urriaren 3an ireki zituen ateak lehen aldiz Bastero Kulturguneak eta harrez gero andoaindar gutxi izan da honetan edo hartan parte hartzera inguratu ez dena.
10 urte horietan makina bat erakusketa, kontzertu, antzerki, hitzaldi, filma, eskeintzeko edo ikusteko parada izan da.
10 urte horietan, andoaindarrek prestaturiko emanaldiak ugariak izan dira eta besteak beste, aipatuko ditugu inaugurazio ospakizunetan herriko taldeek prestaturiko kontzertu berezia, Pepe Andoainen edota Luis Fracaren omenezko kontzertuak, Bandaren 100. urteurrenaren kontzertua, etabar luzea. Baita, besteak beste,  etxekoak diren Susana Cencillo, Marife Nogales, Kauta, MacJeara´sBand, Juncal Guerrero, Miriam Ulanga, Larraitz Oiartzabal, Inoren Ero Ni, Ana Belen Garcia, Aran Mujika, Arantxa Irazusta, Esti Mujika, Arkaitz Mendoza, Josu Oquiñena...
Basteron izan ziren ere Georges Moustaki, Lluis Llach, Pablo Milanés, Labordeta, Sean Keane, Eleanor McEvoy...
Baita Paco Ibáñez, Imanol, Benito Lertxundi, Amaia Zubiria, Anari, Oskorri, Kepa Junkera, Maddi Oihenart, Bide Ertzean eta Mikel Urdangarin ere, beste askoren artean.
Antzerkian etxeko artista  diren Kontxu Odriozola, Pilar Rodriguez, Joxe Ramon Soroiz, Joseba Apaolaza, Itziar Atienza, Sara Cozar, Iker Galarza, Mikel Laskurain, Miren Gojenola... bezala aritu dira urrutiagotik etorritako Lola Herrera, María Galiana, José Sacristán, María Adánez, Clownic, Yllana, Ron La lá etabar luzea.
10 urte horiek ospatzeko udazkena emanaldiz beterik dator eta batean zein bestean bakoitzak bere neurriko zapata aurkituko duenaren asmoz eginiko programazioa eskaintzen saiatu gara, hemen duzu aurrerapen bat, aurkitu zurea eta zatoz Basterora!



BASTERO CUMPLE 10 AÑOS 

El 3 de octubre de 2013 se abrieron por primera vez las puertas de Bastero Kultugunea y desde entonces pocos andoaindarras no se habrán acercado al mismo a participar en esta u otra actividad.
En el trancurso de esos 10 años ha habido ocasión de ofrecer o disfrutar de innumerables exposiciones, conciertos, teatros, conferencias, películas.
En el transcurso de esos 10 años han sido numerosas las actividades ofrecidas por artistas o grupos de Andoain, de los que destacaremos el concierto especial de inauguración que reunió a muchos de ellos, los homenajes a Pepe Andoain ó Luis Fraca, los 100 años de la banda y un largo etcétera. También otros artistas de casa como Susana Cencillo, Marife Nogales, Kauta, MacJeara´s Band, Juncal Guerrero, Miriam Ulanga, Larraitz Oiartzabal, Inoren Ero Ni, Ana Belen Garcia, Aran Mujika, Arantxa Irazusta, Esti Mujika, Arkaitz Mendoza, Josu Oquiñena...
En Bastero estuvieron Georges Moustaki, Lluis Llach, Pablo Milanés, Labordeta, Sean Keane, Eleanor McEvoy...
También Paco Ibáñez, Imanol, Benito Lertxundi, Amaia Zubiria, Anari, Oskorri, Kepa Junkera, Maddi Oihenart, Bide Ertzaean, Mikel Urdangarin ...
En teatro, al igual que las  figuras del teatro vasco, Kontxu Odriozola, Joxe Ramon Soroiz, Pilar Rodriguez, Joseba Apaolaza, Itziar Atienza, Sara Cozar, Iker Galarza, Mikel Laskurain, Miren Gojenola...  han estado entre nosotros Lola Herrera, María Galiana, José Sacristán, María Adánez, Clownic, Yllana, Ron La lá  y un largo etcétera.
Para celebrar esos 10 años, el otoño viene lleno de actividades, hemos intentado conseguir una programación variada, aquí os dejamos un adelanto, encuentra las que más te guste y ven a Bastero!!