2017/05/30

Sanjuanak 2017 kartel lehiaketa

SAN JUAN  JAIAK KARTEL LEHIAKETA 2017

IRABAZLEAK


Aurten ere Andoaingo udaleko kultura eta hezkuntza sailak San Juan Jaiak 2017 iragartzeko kartel lehiaketara lanak aurkezteko deialdia zabaldu zuen. Lehiaketa bi mailatan banatzen da, 12-16 urte bitarteko partaideentzat eta 17 urtetik gorakoentzat.

Epaimahaia bildu ondoren, hauek izan dira aurtengo irabazleak:

1. maila: 1. saria - 300€ - JUANAN LAZKANO AJAMIL - "Ikatza-Cabrón"
2. saria - 190€ - SERGIO VALLEJO PÉREZ - "Gau sorgindua"

2. mailan, epaimahaiak aurkeztutako lanak aztertu ondoren, ez zuen lehen saria jasotzeko adineko kalitatea ikusi, beraz, lehen saria hutsik deklaratu da.

2. maila: 2. saria - 90€ - MAIDER ARABAOLAZA "Su bizia berpizten"

Sari banaketa San Juan jaietan egingo da, ekainaren 23an, arratsaldeko 18:15etan, Urigain Etxean.

Lehiaketara aurkeztutako lanak ekainaren 16tik 26ra Urigain etxean egongo den erakusketan ikusgai egongo dira. 

Behekaldean ikus dezakezue Juanan Lazkano Ajamilek egindako kartela eta aurtengo Sanjuanetako egitarauetan ikusiko duguna.

2017/05/10

Literatura solasaldia



2017/05/09

Booktuberboom lehiaketa






EAEko gaztetxoen artean ikus-entzunezkoen bidez irakurtzeko zaletasuna sustatzeko helburuarekin, mundu mailan sekulako arrakasta izan duen BOOKTUBE fenomenoa baliatuz, BOOKTUBERBOOM egitasmoa sortu dute EAEko Liburutegi Zerbitzuak eta Galtzagorri Elkarteak.
Egitasmoaren helburua EAEko BOOKTUBER PLATAFORMA sortzea da, EUSKAL BOOKTUBER KOMUNITATEAren lehen hazia landatzen hastea, hain zuzen. Horretarako, BOOKTUBERBOOM LEHIAKETA, EAEko I. booktuber lehiaketa antolatu dute; 2017an egingo da EAEko Liburutegi Sarearen bidez.

EAEko 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketa izango da eta parte hartzaileek euskarazko liburu bat irakurri eta horri buruzko booktube bat sortu beharko dute.







2017/05/08

Pupu eta Lore

PUPU ETA LORE
Haizearen herrira


Imanol Urbietaren kantutegian oinarritutako saioa.

Maiatzak 13 - larunbata - 17:00

Gonbidatu zure aitona edo amona antzokira!!

Aiton/amonek beraien bilobekin ikuskizunaz goza dezaten eskaintza berezi bat dugu egiteko: aitona edo amonarekin datorren bilobak, aitona edo amonaren sarrera DOAN lortuko du.

Asko dira Imanol Urbietak utzi dizkigu kantuak, Jon Braun, MacMikel, Ran Rober Ran, Txoria nintzela, ... . Haizearen herrira ikuskizunean Imanol Urbietaren hainbat abesti jaso dituzte, batzuk zaharrak eta besteak berriak. Musikagile zarauztarrak inoiz argitaratu gabeko abesti batzuk entzungo dira, aitona-amonen eta haurren arteko harremana sustatzen duten abestiak dira honakoak, borondate horrekin sortuak.


OHARRA: aiton/amonentzako gonbidapena Bastero Kulturguneko takilan eskuratu behar da, Kutxabanken bidez ez da aukera hori ematen.

Sinopsia:
Pupu eta Lore poz-pozik daude, Aitona Manolo etorri baita bisitan, bere gitarra, kantu eta jolasekin. Gauza oso gutxirekin, mundua dantzan jartzeko kapaz da aitona Manolo. Zer besterik behar da, ba, egunerokotasuna magiaz janzteko?