2011/11/26

Garikoitz Mendizabal eta Xabier Zabala

Eta Santa Zezilia jardunaldiei amaiera emateko gaur iluntzeko 8tan Garikoitz Mendizabal eta Xabier Zabala izango dira ekitaldi aretoan.

Garikoitz Mendizabal oso txikitatik inguratu zen txistuaren mundura eta orduz geroztik aportazio ugari egin dizkio euskal musika tresna honi, jotzeko aparteko gaitasuna izateaz gain beste musika desberdinekin batera jotzeko ahalegin berezia ere egin duelarik.
2008an kaleratu zuen “Bihurrikeritan” diska. Bertan bera da txistulari bakarra eta doinu birtuoso eta bihurriak interpretatu zituen ohiko duen maisutasunez.

Eta bigarren artista, Xabier Zabala. Musika munduan zer ez du egin Xabierrek? Musika irakaslea, pedagogia arloko lan ugariren egilea, hainbat liburu, disko eta ikus-entzunezko argitaratu ditu, konpositorea, moldatzailea, ... denon artean oso ezaguna bihurtu den lan bat aipatzearren berak sortu zuen “Pirritx eta Porrotx” diskako Maite Zaitut kanta ere.

Kontzertu honetan Garikoitzek txistua, silbotea eta xirulak joko ditu eta Xabierrek berriz, teklatua, akordeoia eta programazioak.


Y para finalizar con el ciclo de Santa Cecilia, hoy a las 8 de la tarde concierto de Garikoitz Mendizabal y Xabier Zabala.

Garikoitz Mendizabal desde muy pequeño se acercó al mundo del txistu y desde entonces han sido muy numerosas las aportaciones realizadas a este instrumento euskaldun, ya que, además de las cualidades excepcionales demostradas en su interpretación, también ha realizado un esfuerzo especial para aunarlo con otros instrumentos.
El 2008 publicó el disco “Bihurrikeritan” en solitario, y otra vez más nos demostró su gran calidad interpretativa con obras virtuosas y difíciles de ejecutar.

Y el segundo artista, Xabier Zabala. ¿Qué no ha hecho Xabier en el mundo de la música? profesor de música, autor de diversos trabajos pedagógicos, ha publicado muchos libros, discos y proyecciones, compositor, arreglista, ... y por citar un trabajo que hoy día todos conocemos, él compuso la canción Maite Zaitut de “Pirritx eta Porrotx”

En este concierto Garikoitz interpretará el txistu, silbote y xirula, y Xabier, teclado, acordeón y programación.

No hay comentarios:

Publicar un comentario