2011/10/03

ERRAUTSAK. Sarreren irabazleak / ganadores entradas

ERRAUTSAK antzezlanera joateko bina sarrera lortu dituztenen izenak hauek dira:

- Jimmy Brosa
- Eva Beraza
- Jaime Eguzkitza
- Amaia Elizondo
- Olatz Telletxea

Zorionak eta bina sarrera izango dituzue Bastero Kulturguneko takilan zuen izenean.

Le Petit Theatre de Pain, Artedrama eta Dejabu panpin laborategia


ERRAUTSAK

 

XI. DONOSTIA ANTZERKIA SARIAREN IRABAZLEA
"Lan berritzailea, lotsagabea, ausarta eta komunikatzeko gaitasun handikoa" izateagatik

Igor Elortza eta Unai Iturriagak idatzitako testuak

Antzezle lanetan: Ander Lipus, Ximun Fuchs, Manex Fuchs, Miren Gaztañaga, Ainara Gurrutxaga, Urko Redondo.

Agus Perez (BERRIA):”... Hego Euskal Herriko Artedrama eta Ipar Euskal Herriko Le Petit Theatre de Pain konpainien arteko elkarlana aspaldiko aberasgarriena izaten ari da arte eszenikoen panoraman, eta horren adierazle bikaina Errautsak dugu. Nik, pertsonalki, miraritzat jotzen dut talde bien sorrera eta biek elkar ezagutu izana, ... Talde bien estilo garaikide eta aurreratuaren ildotik, agertokian ikusitakoak ez du zerikusirik izan ohiko lanetan ikusten denarekin eta, mozkorraldi arteko agur-jai basati hura irudikatzeko, trebezia handiz uztartu dira aitorpen kutunak, borroka pasarteak, amorruzko eztanda kolektiboak eta lagunarteko kantaldiak. Izan ere, kantak dira lan honen osagai nagusietako bat, eta haien artean naturaltasun berberarekin entzun ditugu eremu industrialetan loratutako punk abestiak eta Zuberoako larre idilikoetara garamatzaten doinu ederrak.”


Ainara Gorostizu (Zu zeu aldizkaria): “... elkarrizketen freskotasuna eta benetakotasuna nabarmenduko nituzke, Unai Iturriaga eta Igor Elortzaren eskua agerikoa da. Euskararen koloreak ere ederrak dira,  Muskildikoa nahiz Markinakoa. Bisualki ederra iruditu zitzaidan: bai eszenografia aratza eta argiztapena, batik bat koadrila hilerrian dagoela egiten duen argi jokua. Eta zer esan aktore lanaz? Handi-handiak dira guztiak, ...



http://www.errautsak.com/

No hay comentarios:

Publicar un comentario