Maiatzaren 20an ETZI antzezlana ikusteko aukera izango dugu. Umorea, intriga eta drama uztartuz Down sindromeari buruzko ikuspegia aztertuko dute. Gertu izaten ditugu sindrome hori duten pertsona eta familiak baina normalean ez dugu haietaz eta beren familietaz gehiagorik ezagutzen. Aktore lanetan down sindromedun Gorka Zufiaurre arituko da, eta ondoan izango ditu Jose Ramon Soroiz, Asier Oruesagasti eta Pilar Rodriguez andoaindarra, guztiak ere Asier Zinkunegiren zuzendaritzapean.
Gogoratu doan etortzeko aukera duzuela, 5 sarrera bikoitz ditugu zozketatzeko, horretarako e-mail bat bidali behar duzue kultura1@andoain.org helbidera zuen izen-abizenekin eta zozketan sartuko zarete, erreza ezta? bidali ba mezu hori!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario