ANDOAIN Europako EMUSIK jaialdiaren egoitzetako bat izango da.
Donostia
2016k Musika Eskolen Europako Jaialdiaren hamabigarren edizioa hartuko
du. Maiatzaren 4tik 7ra, Europako milaka musika-ikaslek hartuko dute
parte jaialdian.
Donostia eta beste 58 herri eszenatoki
bihurtuko dira maiatzaren 4tik 7ra Europako musika eskoletako 8.500
ikaslek emango dituzten 120 kontzertu baino gehiagorako, Musika Eskolen
Europako Elkarteak (EMU) antolatu dien EMUSIK, Musika Eskolen Europako
Jaialdia, ospatzeko.
Inaugurazio ofiziala Donostia Arena 2016
espazioan (Illunbe) izango da maiatzaren 6an. Hemengo zein atzerriko
8.500 musika-ikasleentzako topaketa honetan, musika eta dantza batuko
dira errepertorio anitz batean, besteak beste, Donostiako martxa,
Txanton piperri, Europako ereserkia eta EMUSIKerako espresuki
konposatutako abesti bat: Musikatu bizitza.
Irekieraren ostean
dator ekimen nagusia: EMUSIKen parte hartzen duten Europako musika
eskolek maiatzaren 6an arratsaldez eta 7an goizez bi kontzertu eskainiko
dituzte leku desberdinetan. Modu horretan, 59 herri desberdinetan 120
doako kontzertu baino gehiagoz osatutako programazioa eskainiko dute,
herritarrei zuzendua.
Andoainen
Andoainek ere bat egingo du EMUSIKekin eta Maiatzaren 6an, arratsaldeko
17:30etan Zumea plazan izango da kontzertua (euria egingo balu Ondarreta
ikastetxeko patioan). Hauek dira parte hartuko duten taldeak:
- Kataluniako Escola Municipal de
Música Sant Celoni
Orkestra eta abesbatza. 47 ikasle. Musika tresnak: flauta, klarinete,
saxo, tronpeta, tronboi, biolin, biola, txelo, kontrabaxu, teklatu eta bateria.
- Centro Attivitá Musicale Di Empoli -
Tuscany - Italy
Orkestra. 25 ikasle. Musika tresnak: flauta, klarinete, oboe, fagot,
saxo, biolin, biola, txelo, kontrabaxua, pianoa, perkusioa.
- Kreismusikschule des Altmarkkreises Salzwedel - FaTiKo - Germany
Banda, 3 ikasle. Bateria, pianoa, klarinetea, saxo
- Musik&Kunstschule
Velbert/ Musikschule Burscheid
Orkestra. 50 ikasle. Musika tresnak: flauta,
klarinete, obor, tronpeta, tronboia, tuba, saxo, fagot, tronpa, bateria
ANDOAINGO EGITARAUA
Escola
Municipal de Música – Sant Celoni
- Testament d'Amèlia (Tradicional
Catalana)
- Muntanyes Regalades (Tradicional
Catalana)
- Set Salts (Tradicional Catalana)
- Polca d'Ours (Tradicional Occitana)
- Boig per tu (Sau)
- En Caravana (Txarango)
Centro Attività Musicale Di Empoli – Tuscany
– Italy
-
A.Marquez - Danzòn n.2
-
A.Piazzolla - Etudes n.3
- Goblin - Profondo Rosso
- P.Iturralde - Suite Hellenique
Kreismusikschule des Altmarkkreises Salzwedel –
Germany
- Wade in
the Water, Traditional
-
Summertime, George Gershwin
- Green
Onions, Al Jackson
- St.
James Infirmary, Traditional
-
Backwards Blues , Steve Houghton/Tom Warrington
- Up
And Down, Martin Pfeifer
-
Wayfaring Stranger,Traditional
-
Autumn Leaves, Joseph Kosma
-
Sentimental Journey, Lew Brown
- Nun will
der Lenz uns grüßen , German Folksong
Musik&Kunstschule
Velbert/ Musikschule Burscheid – Germany
-
Jubiläumsfanfare - Rebecca Schaefer
- Rampage -
Todd Stalter
- Triumphs
- Joshua V. Hinkel
- In
Concert - Jacob de Haan
-
Acccidentally In Love - Adam F.
Duritz
- My Heart
Will Go On - James Horner
-
Blunderbuss Battles - Ralph Ford
- Ellan
Vannin Suite - Traditional Manx
- Welcome
To The World - Jacob de Haan
- Mission: Impossible
Theme - Lalo Schifrin