2016/04/27

Emusik

ANDOAIN Europako EMUSIK jaialdiaren egoitzetako bat izango da. 

Donostia 2016k Musika Eskolen Europako Jaialdiaren hamabigarren edizioa hartuko du. Maiatzaren 4tik 7ra, Europako milaka musika-ikaslek hartuko dute parte jaialdian.

Donostia eta beste 58 herri eszenatoki bihurtuko dira maiatzaren 4tik 7ra Europako musika eskoletako 8.500 ikaslek emango dituzten 120 kontzertu baino gehiagorako, Musika Eskolen Europako Elkarteak (EMU) antolatu dien EMUSIK, Musika Eskolen Europako Jaialdia, ospatzeko.

Inaugurazio ofiziala Donostia Arena 2016 espazioan (Illunbe) izango da maiatzaren 6an. Hemengo zein atzerriko 8.500 musika-ikasleentzako topaketa honetan, musika eta dantza batuko dira errepertorio anitz batean, besteak beste, Donostiako martxa, Txanton piperri, Europako ereserkia eta EMUSIKerako espresuki konposatutako abesti bat: Musikatu bizitza.

Irekieraren ostean dator ekimen nagusia: EMUSIKen parte hartzen duten Europako musika eskolek maiatzaren 6an arratsaldez eta 7an goizez bi kontzertu eskainiko dituzte leku desberdinetan. Modu horretan, 59 herri desberdinetan 120 doako kontzertu baino gehiagoz osatutako programazioa eskainiko dute, herritarrei zuzendua.



Andoainen

Andoainek ere bat egingo du EMUSIKekin eta Maiatzaren 6an, arratsaldeko 17:30etan Zumea plazan izango da kontzertua (euria egingo balu Ondarreta ikastetxeko patioan). Hauek dira parte hartuko duten taldeak:

- Kataluniako Escola Municipal de Música Sant Celoni
  Orkestra eta abesbatza. 47 ikasle. Musika tresnak: flauta, klarinete, saxo, tronpeta, tronboi, biolin, biola, txelo, kontrabaxu, teklatu eta bateria.

- Centro Attivitá Musicale Di Empoli - Tuscany - Italy
  Orkestra. 25 ikasle. Musika tresnak: flauta, klarinete, oboe, fagot, saxo, biolin, biola, txelo, kontrabaxua, pianoa, perkusioa.

- Kreismusikschule des Altmarkkreises Salzwedel - FaTiKo - Germany
  Banda, 3 ikasle. Bateria, pianoa, klarinetea, saxo



- Musik&Kunstschule Velbert/ Musikschule Burscheid
 
Orkestra. 50 ikasle. Musika tresnak: flauta, klarinete, obor, tronpeta, tronboia, tuba, saxo, fagot, tronpa, bateria



ANDOAINGO EGITARAUA
Escola Municipal de Música – Sant Celoni
- Testament d'Amèlia (Tradicional Catalana)
- Muntanyes Regalades (Tradicional Catalana)
- Set Salts (Tradicional Catalana)
- Polca d'Ours (Tradicional Occitana)
- Boig per tu (Sau)
- En Caravana (Txarango)

Centro Attività Musicale Di Empoli – Tuscany – Italy
- A.Marquez - Danzòn n.2
- A.Piazzolla - Etudes n.3
- Goblin - Profondo Rosso
- P.Iturralde - Suite Hellenique

Kreismusikschule des Altmarkkreises Salzwedel – Germany
- Wade in the Water,  Traditional
- Summertime, George Gershwin
- Green Onions,  Al Jackson
- St. James Infirmary, Traditional
- Backwards Blues , Steve Houghton/Tom Warrington
- Up And Down,  Martin Pfeifer
- Wayfaring Stranger,Traditional
- Autumn Leaves,  Joseph Kosma
- Sentimental Journey, Lew Brown
- Nun will der Lenz uns grüßen , German Folksong

Musik&Kunstschule Velbert/ Musikschule Burscheid – Germany
- Jubiläumsfanfare - Rebecca Schaefer
- Rampage - Todd Stalter
- Triumphs - Joshua V. Hinkel
- In Concert  - Jacob de Haan
- Acccidentally In Love  -  Adam F. Duritz
- My Heart Will Go On - James Horner
- Blunderbuss Battles - Ralph Ford
- Ellan Vannin Suite -   Traditional Manx
- Welcome To The World  -  Jacob de Haan
- Mission: Impossible Theme  -  Lalo Schifrin

                             Info EMUSIK


No hay comentarios:

Publicar un comentario