SAN JUAN JAIAK KARTEL LEHIAKETA 2017
IRABAZLEAK
Aurten ere Andoaingo udaleko kultura eta hezkuntza sailak San Juan Jaiak
2017 iragartzeko kartel lehiaketara lanak aurkezteko deialdia zabaldu
zuen. Lehiaketa bi mailatan banatzen da, 12-16 urte bitarteko
partaideentzat eta 17 urtetik gorakoentzat.
Epaimahaia bildu ondoren, hauek izan dira aurtengo irabazleak:
1. maila: 1. saria - 300€ - JUANAN LAZKANO AJAMIL - "Ikatza-Cabrón"
2. saria - 190€ - SERGIO VALLEJO PÉREZ - "Gau sorgindua"
2. mailan, epaimahaiak aurkeztutako lanak aztertu ondoren, ez zuen lehen
saria jasotzeko adineko kalitatea ikusi, beraz, lehen saria hutsik
deklaratu da.
2. maila: 2. saria - 90€ - MAIDER ARABAOLAZA "Su bizia berpizten"
Sari banaketa San Juan jaietan egingo da, ekainaren 23an, arratsaldeko 18:15etan, Urigain Etxean.
Lehiaketara aurkeztutako lanak ekainaren 16tik 26ra Urigain etxean egongo den
erakusketan ikusgai egongo dira.
Behekaldean ikus dezakezue Juanan Lazkano Ajamilek egindako kartela eta aurtengo Sanjuanetako egitarauetan ikusiko duguna.
No hay comentarios:
Publicar un comentario