18:30 - Mahai ingurua: “Aitatasuna, maskulinitatea eta etxeko
espazioaren dimentsio politikoa”
Parte hartzaileak :
-
Angel Toña, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburua
-
Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendaria
-
Haizea Barcenilla, arte kritikaria
-
Pello Ulazia, artista
19:30 -“Isilean” erakusketaren inaugurazioa
AITATASUNA, MASKULINITATEA ETA ETXEKO ESPAZIOAREN DIMENTSIO
POLITIKOA
Erakusketak gizon batek azken hamar urteetan etxeko espazioan izandako
esperientzia islatzen du. Egungo gizartean nagusi izan diren ohitura eta
ezarritako ereduen inguruko hausnarketa proposatzea du helburu, genero
berdintasunean eta maskulinitatearen forma berrietan aldaketa sustatzeko asmoz;
aldi berean, ordea, etxeko eta familia barruko lan eta harremanei begirada
berria eman nahi zaie, ikusgai bihurtuz eta euren dimentsio politikoa azaleratuz.
Proiektuaren izenburuak etxe barruko eremuan egiten den isileko lanari
egiten dio aipu, eta etxeko zein gizarteko praktiketan egiteke dagoen lanaren
aurrean jarduteko modu bat islatzea du helburu (“isilean arituz”). Jarrera
hartze aktiboa proposatzen du, aldarrikapenaz haratago, praxiaren konpromisotik
ordena estetiko-politiko berriak ezartzeko asmoz.
Erakusketaren informazioa
No hay comentarios:
Publicar un comentario