2012/01/11

HIL ARTE BIZI

Laister izango dira Andoainen Iker Galarza, Sara Cozar eta Joseba Usabiaga. Hiru aktore hauek lehendik ere ezaguna dute Bastero Kulturguneko auditorioa 2008ko urrian bertan izan bait ziren Ate Joka antzezlanarekin. Horretaz gain telebistatik ere ezagunak ditugu esaterako Goenkale eta Vaya Semanita serietan aritu izan direlako, eta baita zinean ere, Izarren Argia edo Kutxidazu Bidea Ixabel pelikulak ikusi baldin badituzue, Sararen lana ezagutuko duzue.

Ate Jokarekin ordubete atsegina pasa genuen, orain lan berri batekin datoz "Hil arte bizi" gainera estreinaldia dute Andoainen. Bi gizon eta emakume bat, eta jakina, gutxienez pare bat maitasun istorio. Min egitea baino egia ezkutatzea hobe al da? Zein da zure aukera? HIL ARTE BIZI !!!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario