2011/03/15

LABURBIRA. Film laburren VIII. Zirkuitua

Larramendi Bazkunak antolatuta euskaraz eginiko film laburrak ikusteko aukera izango da bihar Bastero Kulturgunean. Zirkuitu hau 2004an jarri zen martxan, eta ordutik, askotariko 60 lan erakutsi dituzte, argumentuzkoak, dokumentala, sormenezkoak, bideoklipak nahiz animaziozkoak. Zortzi urteotan 250 emanaldi egin dira herriz herri, eta 30 zuzendarik edo taldek parte hartu dute. Bihar ikusiko diren laburrak hauek dira: Maritxu (Kepa Errasti), Artalde (Asier Altuna), Ondar Ahoak (Angel Aldarondo), S@rtaldea (Jon Artola), Esku-titi (Saioa Aizpurua "Txintxetilla"), Blank Postcards (Aitor Artola, Irune Gurtubai, Ibai Vigil-Escalera), Biak Bat (Zapatilla films), Barrura Begira (Trastaka), Nire bista faboritoa (Kontraplano taldea). Horra gauza desberdinak ikusiz ordubete pasatzeko aukera.
                                            Laburren informazioa
                              

No hay comentarios:

Publicar un comentario