Maiatzak 9 - ostirala - 21:30
Ikuskizun osoan sentituko duzu Mikel Laboa bertan dagoela, bere musika, bizitako pasarteak, kantuak, berarekin aritutako Iñaki Salvadorren kontakizunak, ... Mikel Laboa gogoratzeko une goxoa.
Mikelen nahiak, bizipozak, gauza intimoak, pertsonalak eta ezezagunak kontatuko dira, ausardiaz, berak egiten zuen bezala; esperimentatu, jolastu, hitzegin, ixildu, ... aske sentitu eta aske sentiarazi.
Haren hitzak, haren kantak, ez daitezela ahaztu, ez daitezela gal, elur gainean txorien hankek utzitako arrastoak bezala ... (Bernando Atxaga)
Egilea: Bernardo Atxaga
Zuzendaritza: Mireia Gabilondo
Musika: Iñaki Salvador Irudiak: Zumeta
Antzezleak: Mireia Gabilondo, Iñaki Rikarte
Musikariak: Iñaki Salvador, Angel Unzu
Abeslaria: Maria Berasarte